Buscar
Cerrar este cuadro de búsqueda.

Xomorro lotsagabea

Bazen behin, herrialde bat zeinetan eguzkia atera orduko haur guztiak kale eta parkeetara ateratzen ziren lagunekin jolastera.

Egun batean, ordea, leku urrun-urrun batetatik  koroa eta kapa zituen xomorro lotsagabe bat iritsi zen. Xomorro honek bidaiatzea zuen gustuko  eta hortxe hasi zen batetik bestera, gelditu gabe.

Xomorro lotsagabe hau oso bihurria zen, bereziki osasunez kili-kolo zebiltzan aiton-amonak zirikatzea gustatzen zitzaion.

Jende asko zegoenean xomorro honek batetik bestera jauzi egiten zuen. Haur taldeak, gazte koadrilak, kirolariak, paseoan zebiltzan familiak… gustuko zuen hauen guztien barruan sartzea.

Hori ikusita, agintariek nazkatuta esan zuten: “Nahikoa da, xomorro lotsagabe hau geldiarazi behar dugu. Etxean gelditu arren, xomorroa gelditzearren.

Jonek, bere auzoko haur guztiek bezala, protesta egin zuen. Nola ezin dudala kalera atera? Zer egingo dut nik orain? A ze aspermena!  Baina tamalez, ikusi zuen kexatu arren, egoera ez zela aldatuko. Etsipenak jota, etxean zer egin zezakeen pentsatzen hasi zen. Etxea txiki xamarra izanagatik bazituen oraindik sakonki aztertu gabeko zenbait txoko.

Pentsatzen jarrita, konturatu zen lagunekin egon ezin bazuen ere orain denbora gehiago zuela aitatxo eta amatxorekin egoteko. Noski, hauek ere bere eginbeharrak zituzten baina eguna luzea zen eta denerako denbora zuten.

Orain aitatxok astia zuen gauero ipuin bat kontatzeko eta amatxok errima eta abesti desberdinak erakusteko denbora zuen. Elkarrekin prestatzen zuten janaria, ontziak garbitzen ere ikasi zuen pentsa! Ikasi zuen baita ere arropa zintzilikatzen eta jasotzen, tolesten eta armairuan gordetzen.

Horrela egunak eramangarriagoak ziren.

Etxeko maindire, aulki eta mahaiak erabiliz dorre handi bat zuen gaztelu eder bat eraiki zuen. Egunero dorrera igo eta esaten zuen:

Dorre sendo bat daukat

haizerik bortitzenak suntsituko ez duena,

dorre sendo bat daukat,

ekaitz eta tximistek botako ez dutena,

dorre sendo bat daukat,

 eta bertan seguru naiz.

Eta hantxe geratzen zen denbora luzez jolasten, zaldun, pirata eta burura etorritako guztiari buruzko istorioak asmatzen. Istorioak, ordea, ez ziren dorrean bakarrik gertatzen. Bere etxeko korridorea sorgindutako baso bihurtu zuen eta bere ohe azpian tunel eta pasabide sekretuak zeuden.

Horrela, etxeko lanak eta jolasa tartekatuz egunak pasatuz joan ziren.

Ordurako, xomorro lotsagabea aspertzen hasita zegoen. Zein aspergarriak diren kaleak jenderik gabe, pentsatzen zuen. Dagoeneko ezin dut pertsona batetik bestera jauzi egin Haur parkeak hutsik zeuden, aiton-amonak ez ziren bankuetan esertzen berriketan egiteko eta gazte koadrilen arrastorik ere ez zen gelditzen… Azkenean, aspermenak jota handik ihes egitea erabaki zuen.

Jendea xomorro lotsagabeak alde egin zuela ohartzean, kalera ateratzen hasi zen. Jon ere bai, bizikleta hartu eta irrikaz atera zen bere gurasoekin batera. Eta a ze sorpresa, ordura arte ezagutzen ez zituzten bizilagunekin berriketan egin eta momentu atseginak partekatu zituzten.

Arratsalde horretan bertan amonaren etxera joan ziren. Aspaldi ikusi gabeko lehengusuak ere han zeuden.

Jonek ez zuen oso ondo ulertzen gertatutakoa baina gau horretan bertan ohera sartu eta zera pentsatu zuen: dena ondo atera da. Lo goxoak hartu zuen berehala.

© Tamara Chubarovsky 2020 (original en español con sugerencias de adaptaciones)

Traducción: Ane Illunbe Lasa

Únete a nuestra newsletter

Si quieres recibir inspiración por email sobre educación, crianza, lenguaje, comunicación y conexión con tu propia voz, únete a la newsletter que ya leen más de 68.000 personas de todo el mundo.

Facebook
WhatsApp
Twitter
LinkedIn
Pinterest
Sobre la autora
Tamara Chubarovsky

Soy creadora de las Rimas con Movimiento® y de Thono® (terapia holística del nombre), así como del uso del cuento como herramienta pedagógica.

Entradas recientes
Sígueme en